Errigora kanpaina, Nafarroako euskaltzaleei laguntzeko egiten dena, martxan da, eta Ereñotzun ere badago aukera eskaera egiteko. Auzo Udalean egin ahal izango dira eskaera horiek, hilaren 14era arte. Aurtengo kanpainan, bi saski desberdin izango dira aukeran, txuria eta beltza. Dena prest daukatenean aurrerago jakinaraziko dute nola ordaindu eta nola jaso daitezkeen.