Txantxangorri da aurten Hernaniko elkarte arteko mus txapelketaren antolatzailea; bere gain hartu du antolakuntza osoa, eta bertan izango dira partida guztiak. Astelehenean hasi zen lehia, eta abenduren 1era arte luzatuko da. Besteak beste, Ur Miako bi talde osatu dira txapelketarako.
Asteartean, partida gehiago
Aste honetan zehar jokatu dituzte bi taldeek aurreneko partidak; astelehenean izan zituzten aurreneko partidak bi taldeek, eta herenegun izan zuen Ur Mia Ak bigarrena. Hirugarrena ere laster jokatuko du A taldeak, asteartean, Karobi A taldearen kontra. Ur Mia Bk, ordea, hurrengo astera arte itxaron beharko du; hilaren 13an jokatuko du Elur Txori Bren aurka, egun berean, Ur Mia Ak kanporaketetako azkena izango du Txalaparta Aren kontra.
Denak jokatuta, hilaren 22an hasiko dira final laurdenak; hilaren 27an izango dira final erdiak, eta azkenik, hilaren 29a eta abenduaren 1a artean izango dira finalak.