Mahai jolasak eta txokolatada gaur, Udazken Kulturalarekin jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Arrakasta haundiarekin iga­­­ro da Ereñotzuko Udazken Kul­turalaren aurreneko za­tia, urrikoa, eta ostegunean eman zitzaion hasiera bigarren za­tiari, abuztuko ekintzei. Here­ne­gun inauguratu zuten Uru­meako Fauna eta Flora argazki erakusketa Au­zo Udaleko aretoan, eta hilaren 23ra arte egongo da ikusgai Haritzalde Natur Taldearen eskutik.

Umeentzako ekintzak gaur, frontoian
Gaur egingo dute asteburuko ekintza bakarra; arratsaldeko 17:00etatik aurrera, frontoian elkartu eta umeek aukera izango dute mahai jolasetan aritzeko. Horrez gain, txokolatada ere eskainiko zaie, debalde.

Tabakalerarekin batera landutako proiektua, hizpide
Ostegunean, beste pausu bat emango du aurrera, Txirrita Ereñotzuko Ikastetxeak. Au­rreko ikasturtean landutako proiektua, eta Tabakalerak sa­ritutakoa aurkeztuko die he­rritarrei: Txirrita Ikastetxe­aren patio eraldaketa, hain zuzen. Arratsaldeko 19:00etan izango da aurkezpena, Auzo Udaleko aretoan.

 

Udazken Kulturala


AZAROA 
- Gaur, 17:00etan umeentzat mahai jolasak eta txokolatada, frontoian.
- Osteguna 9, 19:00etan Auzo Udaleko aretoan, Txirrita ikastetxearen patio eraldaketa proiektuaren aurkezpena, Txirrita ikastetxea eta Tabakaleraren eskutik.
- Larunbata 11, 19:00etan, Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna frontoian, eta ondoren, afari-herrikoia*.
- Igandea 12, 17:00etan Kontukantoi 
Ipuin Kontalariak Auzo Udaleko 
aretoan.
- Osteguna 16, 19:00etan Auzo Udaleko aretoan, Bertso Entrenamendu Komentatua, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzen ari diren Hernaniko Bertso Eskolako 
kideekin.
- Larunbata 18, adinekoek egunpasa El Montecillora (Nafarroa)*.
- Osteguna 23, 19:00etan Auzo Udaleko aretoan, Jokin Lizeaga mendi korrikalariaren hitzaldia.
- Igandea 26, 09:30etan Artikutzan Mendi Ibilaldia: Animalien Lorratzak ezagutzen. Haritzalde Natur Taldeak gidatua.
*Ekintzetan parte hartzeko, deitu 943 55 10 00 telefonora astelehenean 09:00-11:30 eta 18:00-20:00 edo asteartetik ostiralera 09:00-13:00.  
*Afari Herrikoirako aurretik eman behar da izena, nahiz eta norberak bere afaria eraman behar duen. Edaria, basoak eta mahaiak Auzo elkartearen kontura.
*Adinekoen egunpasan izena emateko azken eguna, azaroak 4. Prezioa, 30 euro (autobusa, Marcillako gazteluari bisita, bazkaria, bingoa eta 
dantzaldia).
*Artikutzako mendi ibilaldirako izenematea zabalik, azaroaren 17ra arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!