Mailari eusteko partidua jokatuko dute bihar Paul Ojuel edo Ioritz Arrietak eta Markel Lizeagak Amezketako Zazpi Iturri taldeko Labaka eta Bikuñaren kontra. Partidu garrantzitsua izango da, izan ere, bikote hernaniarrak irabaziz gero ohorezko mailan jokatuko du datorren urtean. Biharko hitzordua eguerdiko 12:00etan izango da Hernanin bertan. Bestalde, gogoratu behar da Baztango eta Zizurkilgo Txapelketa pribatuetan Hernaniko pelotari asko dabiltzala lehian.