Floridatik Karmelo Labakara zuzenean sartu daiteke orain

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 4a, 01:00

Joan den astetik,  egin zuten apar­kalekuei buruzko azter­ke­ta, eta horren baitan, pro­po­­sa­men bat jaso zuen Udal­tzain­goak: Florida kaletik Kar­­melo Labakara zuzenean joa­te­ko aukera, Gartzia Golda­ratz kaletik pasa gabe. Orain arte, kale hori zeharkatu beharra zegoen, Zinkoeneara joateko.
Proposamena aztertu zuen Udaltzaingoak, eta bidezkoa iruditu zitzaion aldaketa egi­tea. Hori horrela, pintaketa eta seinalizazio lanak burutu dituzte, eta dagoeneko zuze­nean joan daiteke Floridatik Karmelo Labakara.
«Aldaketa honek, trafikoa arinduko du Gartzia Golda­ratz kalean, eta Floridatik dato­ze­nek ez dute auzoa zeharkatu beharrik izango», adierazi du Udaltzaingoak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!