Denboraldi berrirako prest dira, Hernaniko Arraun Elkarteko entrenatzaileak. Haur eta kadete mailako neskekin ari dira dagoeneko, Andoni Mujika eta Mikel Lersundi. Gainera, Mujikak haur mailako mutilen ardura ere badu, eta Lersundik, berriz, kadete mailako mutilena. Xabier Zabala, bestalde, jubenil eta seniorren mailetako nesken arduraduna izango da. Entrenatzaileak prest dira, eta urtarrilean hasiko den Batel Liga dute aurreneko helburua. Hasi dira taldeak, lanean.