Hainbat konturekin ekin dio azaroari, Goiz Eguzkik. Batetik, jakinarazi dute dantza saioak izango direla igandeetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara, bihar bertan hasita. Taberna zerbitzurik ez da izango.
Bestalde, aditzera eman dute zein izango den egoitzaren ordutegia, aurrerantzean: astelehen, igande eta jaiegunetan goizez itxita, eta gainerako egunetan 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 21:00etara.
Gabonetako saskiak eta loteria, prest
Eta Gabonetara begira ere jarri dira dagoeneko. Loteria eskuragarri dago, astelehen, asteazken eta ostiraletan, bulego ordutegian. Eta urtero bezala, lau saski zozketatuko dituzte bazkideen artean, abenduaren 21ean. Parte hartzeko, azaroaren 20tik abenduaren 18ra azaldu behar dira bulegora.
Iratxera joateko, izenematea
Eta azkenik, irteera bat antolatu dute Iratxera, azaroaren 30ean. Datorren asteazkenetik aurrera izango da izena emateko aukera, egoitzako bulegoan. Momentuan ordaindu behar da, eta txartela jasoko dute.