Autodefentsa feministan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 01:00

Azaroaren 17rako, autodefentsa feminista tailerra antolatu du Hernaniko Gaztelekuak, DBH4 eta Batxilergoko neskentzat. Plaza Feministan izango da, 17:00etatik 20:00etara. Doakoa da, baina izena eman behar da, Gaztelekuan: astelehenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara, ostiraletik igandera 16:30etatik 20:30etara, edo 943 33 32 12 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!