Dagoeneko zabalik dago epea, 2018ko inauterietako kartelerako proposamenak aurkezteko. Azaroaren 27ra arte izango da aukera, kartel lehiaketara aurkezteko, eta Biterin entregatu behar dira lanak.
Lehiaketaren oinarri eta baldintzak urterokoen antzekoak izango dira: Hernaniko Inauteriak 2018 goiburua eduki beharko dute, eta formatu digitalean aurkeztu behar dira (32 zentimetro zabaleran, 48 zentimetro altueran, eta 300eko erresoluzioa).
Azaroaren 27an, eguerdiko 14:00ak arte jasoko dira lanak, eta egun horretan bertan, guztietatik sei kartel aukeratuko ditu inauterietako jai batzordeak, gehienez. Horien artean bozkatuko dute herritarrek, azaroaren 29tik abenduaren 11ra, internet bidez edo Biterin.
Abenduaren 15ean jakinaraziko da irabazlea, eta 600 euroko saria jasoko du.