Beste bi meza gaur, hildakoak gogoratuz

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 2a, 01:00

Hilerrian zein elizetan, hil­dakoak gogoan izan zituzten atzo, herritarrek, bisitan joan eta lore sortak eskainita.
Eta atzo bezala gaur ere, gogoan izango dituzte Hil­da­koen edo Arimen Egunean. Bi meza eskainiko dizkiete gaur­koan. Goizeko 09:00etan egin­go dute aurrenekoa, Agusti­ne­tan; eta arratsaldeko 19:00etan bigarrena, San Joan Bataiatzai­learen parroki elizan.
Urtero bezala, ugariak izan ziren joan-etorriak, Hernaniko kanposantura. Tamaina eta kolore guztietako lore sortak eskuan hartuta bertaratu ziren asko, hildako senide eta lagu­nei bisita egitera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!