Gaur inauguratuko du erakusketa, Aitor Ruiz de Egino eskultoreak, Urumea ikastolaren eraikin zaharrean, 18:00etan. Eta abenduaren 3ra arte egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera arratsaldez (18:00-20:00), eta larunbatetan goiz eta arratsalde (10:30-13:30 eta 18:00-20:00). Gainera, bisita gidatuak egingo ditu azaroaren 11n, 18an eta 25ean, goizeko 11:00etan.