‘Handia’ pelikula gaurtik, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

Gaurtik izango da aukera Biterin, Handia filma ikusteko. Datorren astelehenera bitarte, egunero jarriko dute. Arratsal­de­ko 19:30etan izango da estreinakoa, gaur; eta ordu berean jarriko dute bihar ere, baina saio bereziarekin: solasaldia egingo dute bukaeran, Jon Garaño zuzendariarekin, eta Eneko Sagardoy eta Iñigo Aranburu aktoreekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!