Anfibio eta narrasti artean ‘Handia’, gaur arratsaldeko plana Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 2a, 01:00

Jaiegunetik bueltan, lau zita izango dira Biterin, gaur hasi eta larunbatera bitarte; guzti­ak ere, mota ezberdinetakoak.
Gida-liburu baten aurkez­pe­na izango da aurrenekoa, gaur arratsaldean: Her­­naniko eta inguruko na­rrasti eta anfi­bioak. Iñaki Sanz-Azkue eta Egoitz Alkorta egileek aur­kez­tuko dute, 18:00etan hasita.
Eta gaur bertan izango da bigarren zita ere, 19:30etan hasita: Handia filma jarriko dute, atzotik astelehenera arte ikusgai egongo dena; baina be­rezia da gaurko saioa, bu­ka­eran solasaldia egingo baitute, Jon Garaño zuzendariarekin, eta Eneko Sagardoy eta Iñigo Aranburu aktoreekin.

Haur literaturaren ahozko baliabide tailerra, etzi
Larunbatean izango dira beste bi zitak. Batetik, Aho bete amets haur lite­ra­tu­raren ahozko ba­liabideen lan­tegia antolatu dute. Yolanda Arrietak es­kai­niko du, 0-6 ur­te­ko haurren gu­­raso, irakasle edota zain­tzai­leei zuzenduta. 10:00etatik 13:00etara izango da, eta izena eman behar da aurrez: Udal Liburutegian, li­bu­rutegi@her­nani.eus, 943 55 29 66, edota whatsappez 688 635 462.

'Aho bete amets' tailerra eskainiko dute larunbatean, eta izena eman behar da aurrez, Udal Liburutegian, emailez edo telefonoz.

Bularretik Mintzora egitas­moaren barruan antolatukoa da saioa. Galtzagorri elkar­te­a­ren eskutik, haur poesia eta album ilustratuak, ahozko jardunera nola ekarri landuko dute, partaideen artean emo­zio, estetika eta zentzuen bi­dez­ko giroa bultzatuz. Lantegi honek emango dio hasiera, egitasmoaren hiruga­rren ikas­turteari; eta urta­rri­le­­tik aurre­ra, berriro jarriko dute mar­txan irakurketa kluba, Udal Liburutegian. Gogorarazi dute, gainera, liburuen maletak mai­leguan hartu daitezkeela, urte osoan zehar.

Kulturaren inguruan, bi hausnarketa saio azaroan
Eta larunbateko bigarren zita, kulturaren inguruko hausnar­ketari hasiera emango diona da. Prozesuaren aurkezpena egingo dute, 10:00etan Biterin. Eta bigarren saio bat ere egin­go dute azaroan: hilaren 25ean, goizeko 10:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!