Haur literaturaren ahozkotasun lantegia, larunbatean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

‘Aho bete amets’ tailerra egingo dute datorren larunbatean, Biterin, haur literaturaren ahozko baliabideak lantzeko. Goizeko 10:00etatik 13:00etara izango da, 0-6 urteko haurren guraso, irakasle, hezitzaile, zaintzaile... direnentzat. Yolanda Arrietak eskainiko du. Parte hartzeko, izena eman behar da: Udal Liburutegian, 943 55 29 66, liburutegia@hernani.eus, edo whatsappez 688 635 462.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!