Jardunaldi antiespezistak antolatu dituzte bihar, Kontrakantxak eta Askekintzak, gaztetxean. Arratsaldeko 17:00etan hasita, hainbat ekintza izango dira: beganismo eta antiespezismoari buruzko hitzaldia, Lurtarrak dokumentala, mahai ingurua, afari beganoa, eta Festak ospatu, animaliak askatu dokumentalaren estreinaldia. Afaria borondatearen truke izango da, eta Garinen edo Askekintzaren sare sozialetan apuntatu daiteke.