Elkartuta aurre, eritasunari

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 30a, 01:00

Urriaren 15ean 49 urte egin zituen Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara elkarteak, eta urtero egiten duen moduan, gogorarazi nahi izan du ateak zabalik dituela.
«Alkoholismoa ez da bi­zi­oa, gaixotasuna da», az­pi­ma­rratzen dute beti. Ho­rre­ga­tik, gogorarazi dute te­ra­piak ematen dituztela as­te­le­hen eta ostiraletan 19:30e­tan, informazioa ematen dutela ostegunetan 19:00e­tan, eta familia eta lagunei ere laguntzen dietela asteaz­kenetan 18:30etan; guztia, Sandiusterriko behean. Nahi duenak, telefonoz ere deitu dezake: 943 33 11 03. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!