18 egitasmo martxan, mikrokredituei esker

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

Urtebete pasa da Udalak mi­kro­kredituerako poltsa bat sor­­tu zuenetik, eta dagoeneko jaso dituzten 35 eskaeretatik, 18k aurrera egin dute. Hala ja­ki­narazi du Udalak: «maile­gu­­en %60 emakumeei eman zaizkie. Guztira, 47.950 euroko maileguak eman dira ekimen honen baitan. Eskatzaileek la­­­na aurkitzeko edo zituzten lan-baldintzak hobetzeko eki­me­nak izan dira, kasu asko­tan, mikrokredituak eskatze­ko arrazoiak», azaldu dute pren­tsa-ohar bitartez.

Herritarren proposamena
2015eko Hernani Erabaki par­te-hartze prozesuan propo­sa­tu zuten mikrokredituen eki­mena, eta 2016ko irailean ja­rri zuen martxan Udalak: «30.000 euroko funts batekin abi­atu zen ekimena, eta aur­ten­­go ekainean 15.000 euro ge­hi­tu zitzaizkion poltsari», ja­kinarazi dute.

Eskaerak, Batzorde baten esku
Denera 35 proposamen izan di­ra, eta horiek aztertu eta onar­­tu ala ez erabakitzeko, Ba­­tzorde bat eratu zuten, Uda­le­ko Zerbitzu Sozialek, Fia­re El­kar­teak, Kaleratzeak Sto­pek eta Amher elkarteak osatuta. 
Izan ere, mikro­kre­dituak jaso ahal izateko, hain­bat bal­din­tza betetzea ezinbestekoa da. Eta helburua da «unean une­ko larrialdi ekonomiko ba­ten au­rrean laguntza bat ema­tea he­rritarrak egoera zail ho­rretatik irten ahal izateko». Az­ken fi­nean, «funts honetako mikro­kre­ditu bat jasotzeak be­rau itzultzeko konpromisoa su­po­satzen du, pertsona gehi­a­gok erabiltzeko aukera izan dezaten». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!