Mundarrok ezin, liderraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

MUNDARROK partidu zaila zu­en asteburuan eta lide­rra­ren aurka, EAS 08ren kon­tra, 2-1 gal­du zuen zaz­pigarren jar­du­naldian. On­do hasi zuen Mun­darrok partidua, lehen 10 mi­nu­tutan sendo defentsan eta jo­kaldiak jaurtiketen bidez amaituz ibili zen. Hurrengo 15 minututan or­dea etxekoek ba­loi gehio izan zuten eta Mun­darro lekuz kan­po egotea lortu zuen denbora  horretan. Hor­tik atsedena bi­tarte asti­garra­gakoek berriz ere egoera ber­din­tzea lortu zu­ten nahiz eta asmatu zutenak etxekoak izan ziren aukera pare baten os­tean.
Mundarro berdinketaren bila, konbentzituta, irten zen bigarren zatian baina hasi eta gutxira akats propio batek etxekoen bigarren gola ekarri zuen. Hala ere, hurrengo 15 minutuak onak izan ziren Mundarroren aldetik, Easen zelaian presentzia asko izanaz.
Momentu hortatik aurrera taldeari presa sartu zitzaion, bigarren gola lehenengoaren aurretik sartu nahi izan zuen kontrolaren galera ekarri zuena.
Denbora gehigarrian iritsi zen Mundarroren gola, zori­txarrez ez zen denbora ge­hio egon berdinketa lortzeko.
Mundarroren aldetik hona­koek jokatu zuten: Miguel M, Mi­guel G (Koldo), Gorka, Hi­sham, Zabala, Grande, Txo­min (Beñat), Ivan (Gartzi), Aitor (Igor), Guti (Mateos), Simon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!