Agin Laburu, hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

Bastidan Bertsolari Txapelketa  Nagusiko finaleurreen lehe­nen­go saioan oso suelto aritu zen Agin Laburu. Ikusleak gozarazi eta poltsikoan sartu zituen unean unean zenbait kolpe ikusgarrirekin. Ofizioan txukun, ondo erantzun die puntuei eta bikain  jardun zuen 6ko motzean zein kartzelan...
Agin Laburu hirugarren izan zen 690 punturekin aurreko biengandik hurbil. Epaileen arabera onena Sustrai Colina 705,5 punturekin, bigarren Igor Elortza  703kin, laugarren Jon Martin 671, bosgarren Jone Uria 669 eta seigarren Nahikari Gabilondo 600 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!