Sagardoari buruzko bigarren jardunaldiak Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2017ko azaroaren 23-25an II. Sagardo Forum ospatuko da, sagarra, saga­rra­ren eratorriei eta sagar­doaren kultura eta turis­mo­ari buruzko jardu­naldi tekni­koak Orona Ideo-ren instala­zioetan.
Jardunaldi hauek, aza­roaren 23 eta 24an ospatuko diren nazioarteko profesio­na­len hitzaldiak barne-har­tuko dituzte eta horiei esker, sagardoaren mundu­aren ga­ur egungo egoera zein den eta azken urteetan izan duen garapena ezagutzeko aukera izango da 3 gai nagusitan ba­natuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide tu­ris­tiko gisa.
Berrikuntza gisa, II Sa­gar­do Forum barruan Nazioar­te­ko Sagardo Lehia­keta ospatu­ko da azaroaren 25ean, eta ber­tan, mundu osoko dasta­tzaile ospetsuek (sumille­rrak, enologoak, sukaldariak, kazetari eta blogger gastro­nomikoak...) Bederatzi ka­tego­riatan sailkatutako sa­gar­do mota ezberdinak das­tatuko dituzte lehiaketara aur­keztutako sagardorik ho­be­renak aukeratzeko.
Beste esperientzia eta ibilbide pro­fesionaletatik ikasteko au­kera ezin hobea izango da, baita gaur egungo sagar­do­aren munduaren egoera ezagutzekoa eta berezko his­toria, usadioa eta enotu­rismoaren munduan zabal­pen handia duen Sa­gar­­doaren Lurraldea jo­mu­ga tu­ristikoa eraikitzen jarrai­tze­ko ideiak barne­ratzekoa ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!