Azaroko kultur agenda martxan jarriko da bihar, 18:00etan, Astigarragan. Liburutegian Lur Korta ipuin kontalariak Betiko ipuin kontaketa, saio bakarrean eskainiko du. 3-9 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua.
‘Sansara’ kontzertuan
Larunbatean bigarren kultur ekitaldia dago Astigarragan. Andra Mari elizan, Erresuma Batuko, Sansara abesbatzak kontzertua eskainiko du, 19:00etan. Tolosako abesbatzen lehiaketan parte hartuko du.
Datorren asteartean ere Zilegi eskolak hasiko dira, perretxikoen inguruan.
Euskera eta sexu indarkeriaren aurkako eguna
Hilabeteko ekitaldirik potoloenetakoak azken egunetan ospatuko dira eta batez ere azaroaren 25ean bi zita garrantzitsu egongo dira. Maitazak sexu indarkeriaren aurka deialdia dago deitua Foru Plazan, 11:00etan, eta 100da 100... 200 ordu euskaraz ekitaldia hasiko da, 17:30etan. Bertso afaria; hilaren 10ean Agin Laburu eta Unai Agirrerekin, antzerkia, zinea, literatura ere egongo dira besteak beste.
Azaroko agenda
2 Betiko ipuin kontaketa. Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Kontalaria: Lur korta. Liburutegian 18:00etan.
4 Sansara kontzertua. Astigarragako Andra Mari elizan, 19:00etan, Erresuma Batuko Sansara abesbatzak 2017ko Tolosako nazioarteko abesbatzen lehiaketan hatuko du parte. Doan.
7 Zilegi eskolak Mikologiari buru. Nabarra Oñatz kaleko lokalean 09:30etan eta 18:30etan. Igor Garmendiaren eskutik parretxiku eta onddo mota desberdinak aztertuko dira, zein ingurunetan aurki dairezken eta zein baldintzetan. Doan da eta izen ematea AEK euskaltegian, astigarraga@aek.eus.
10 Bertso afaria Zipotza elkartean, 20:30etan, Unai Agirre eta Agin Labururekin. Txartelak Zipotza tabernan daude salgai 20 eurotan.
11 Balerina, filma 17:00etan kultur etxean. Sarrerak 2 euro.
18 Kontzertua ikastolako aretoan, 19:00etan. Aiztondo abesbatzak eta musika eskolako EIRA taldeak elkarrekin pop kantez osatutako emanaldia eskainiko dute Santa Zezilia eguna ospatzeko: Elvis, Itoitz, Ken Zazpi, The Mama&the papas... doan.
19 Alizia lurralde miresgarrian antzerki musikala, 17:00etan, kultur etxean. Lewis Carrollen ipuinaren haur antzerkirako moldaketa. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana, kantu, dantza eta antzerkiaren bidez. 3-9 urte bitartekoentzat gomendatua. Sarrera 2,5 euro.
20 Literatur solasaldia liburutegian, 19:30etan. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Roberto Bolaño idazlearen Una novelita Lumpen liburuaren ingurukoa izango da.
21 Irakurketa kluba liburutegian, 19:30etan. Hilabete honetan Iban Zalduaren Euskaldun guztion aberria liburua irakurriko da. Parte hartzea irekia eta doakoa.
22 Nola lagundu seme-alabei lagun arteko arazoak dituztenean? hezkuntza hitzaldia ikastolako aretoan, 18:30etan. Izar Arregi psikologoa da hizlaria.
22 Musikalean udaletxeko arkupean, 18:30etan. Santa Zezilia eguneko ospakizunen barne, Astigarragako musika eskolako Betak eta Kazkabarra taldeek emanaldia eskainiko dute.
23 XXI. Mendeko emakume tunisiarrak hitzaldia, 18:00etan, kultur etxean. ATLCR-eko emakumeen eskutik eta Harituz elkarteak antolatuta.
25 Maitazak sexu indarkeriaren aurka ekitaldia, Foru Plazan, 11:00etan.
25 100da 100... 200 orduz euskeraz Astigarragan, Foru Plazan, 17:30etan. Aurkezpen eta hasierako ekitaldia Foru Plazan. iaz bezala, aurten ere erronkan parte hartu nahi duten herritarrek izena emateko aukera izango dute kultur etxean, azaroaren 24 arte.
26 Diana eta txistu emanaldia, 09:30/13:00. Santa Zezilia eguna ospatzeko, Txirriskla txistulariek goizean diana alaitsua eta eguerdian Joseba Barandiaran plazan Euskal Herriko hainbat doinu eta abesti joko dituzte.
28 Zipotza elkartean, 18:30etan, Zilegi eskolak Garagardo Tailerra. Otsaihen taldearen eskutik zein den erabili beharreko materiala, baldintzak, urratsak... eta bukaeran bertan egindakoa dastatzeko aukera ere izango da. Doan eta izen ematea Astigarragako AEK euskaltegian astigarraga@aek.eus.
Gurasolagun: Ikastolako aretoan edo, eguraldia lagun, atzeko atarian izango da. Egitasmoak euskara ikasten ari diren gurasoak eta euskara badakitenak elkartu eta euskararen erabilera sustatzeko helburua du. Ludoteka: astearte eta ostegunetan 16:45etatik 18:00etara egoten da zabalik eta azaroaren 7an tailerra antolatuko da, baina aurrez izena eman behar da ikastolan, euskaltegian edo kultur etxean. Parte hartzeko baldintzak dira gurasoren bat gutxienez haurrarekin bertaratzea eta denekin euskaraz hitz egitea.
Eguberrietako negulekua haurrentzat: Izen ematea azaroaren 7tik 14ra kultur etxean. negulekua abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitarteko astegunetan izango da 10:00etatik 13:00etara Herri Eskolan, 2004 eta 2012 bitarte jaiotako haurrentzat. Prezioa 40 euro baina hobariak izango dira familia ugari eta bi senideren izen emateen kasuan. Zaintza zerbitzua aukeran 08:00etatik aurrera (20 euro).