Pedro Orbegozoko langile ohi batek ezintasun absolutua eskatu du

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 31a, 01:00

ASVIAMIE amiantoaren biktimen euskal elkarteak, jakinarazi du ezintasun absolutua eskatu duela Pedro Orbegozo-Acenor enpresako langile ohi batek, amiantoak eragindako gaixotasun profesionala daukala aldarrikatu du; biriketako adenokartzinoma dauka.

Ostegun honetan egingo dute epaiketa, Donostiako epai­tegian, goizeko 09:30etan. Eta ASVIAMIEk, kontzentrazioa egingo du ordu erdi lehenago, 09:00etan, epaitegiaren aurrean. Langileari babesa erakutsi nahi diote, eta salatu amiantoagatiko heriotza eta gaixotasunen izurritea. Langi­learen lankide eta lagunak animatu dituzte, kontzentraziora bertaratzera.

Ostegunean dauka epaiketa, Donostian, eta kontzentrazioa egingo du ASVIAMIEk, epaitegiaren aurrean.


Mantenimendu siderurgi­ko­ko elektrizista izan zen ai­pa­­tutako langilea, 1966tik 1993ra, Pedro Orbegozo-Acenor enpresan. Eta bere lanak, amian­to­a­ren manipulazioa eta esposizioa eskatzen zion, kable elektriko guztiak zeudelako amian­toarekin forratuta. Hortaz, konponketak egitean, amiantoa kendu eta berriro jarri behar izaten zuen.

Amiantoarekin lan egin zuten guztiei deia, osasun azterketa egiteko
Kasu honen harira, ASVIAMIEk beste behin luzatu die deia, amiantoarekin lanean aritu ziren guztiei, eskatzeko amian­toarekin lana egin ondorengo Osa­sun Zaintza Planean, gaixo­tasun profesionalak garaiz de­tektatu eta errekonozitzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!