Udal taldeen bost mozio, plenoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 31a, 01:00

Gaur bilduko da Hernaniko Udaleko plenoa, ohiko deial­di­an, hilabeteko azkeneko aste­ar­tean. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta 15 puntuko gai ordena daukate lantzeko.
Horietako bost, mozioak izango dira, udal taldeek aur­keztutakoak: EH Bilduk bat, eta bina Orain Hernanik eta EAJk.
EH Bilduk eta EAJk, mozio bana aurkeztuko dute autobus zerbitzu publikoari buruz; eta EAJk beste bat, Jordi Cuixat eta Jordi Sanchezen kartzelara­tze­ari buruz. Orain Hernanik, berriz, beste bi gai ikutuko ditu: herritarren eskubideak gauza­tzeko giltza gisa erroldarako sarbidea izateko bermeari bu­ruzko mozioa; eta gobernu tal­dearen garden­ta­su­na eta in­for­mazioa hobetzeari buruzkoa.

Taxien tarifak, eztabaidagai
Mozioen aurretik, abuztuko eta iraileko dekretuen, eta kon­tu­hartzailearen oharren berri emango dute, eta transfe­ren­tzia bidezko kreditu aldaketa bat ere landuko dute. Ondoren, 2018ko taxien tarifak ere ezta­baidatuko dituzte, eta baita ger­takizun profesionalen estal­­dura Gizarte Segurantzarekin kontratatzea ere.
Azkenik, proposatuko dute udal taldeko kideek konpro­mi­soa hartzea, errespetatzeko informa­zioa­ren segur­tasu­na­ren inguruko arauak, eta datu pertsonalen eta intimi­ta­tea­ren babeserako eskubidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!