‘Aho bete amets’, haur literaturan trebatzen

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 30a, 01:00

Galtzagorri elkarteak sortutako Bularretik Mintzora egitasmoaren helburua da eskola, gurasoak, haurrak eta liburutegia elkarlanean ari­tzea. Horren bueltan, Aho bete amets lantegia antolatu da larunbaterako, 10:00etatik 13:00etara, Biterin, haur literaturaren ahozko baliabideak lantzeko: gorputz adierazpena, dramatizazioa, errezitatu melodiatsua...; hau da, ilustrazioak ahozko jardunera ekartzeko moduak probatzea. 0-6 urteko haurren guraso, irakasle, hezitzaile, zaintzaile eta bitartekariei, edota haur literatura gustokoa dutenei zuzendutakoa izango da. Izena emateko jo Udal Liburutegira: liburutegi@hernani.eus/688 635 426 943 55 29 66. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!