Laburu hirugarren, suelto eta txukun

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 30a, 01:00

Agin Laburu astigartarrak hirugarren egin zuen larunbatean Bastidan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko aurreneko finalaurrekoan, 690 punturekin; Sustrai Colina izan zen garaile, 705,5ekin, eta Igor Elortza bigarren, 703rekin. Suelto, ikus-entzuleak gozaraziz eta kol­pe ikusgarriekin aritu zen Laburu. Ofizioan txukun, ondo erantzun zien puntuei eta bikain aritu zen seiko motzean edota kartzelan. Orain, gainontzekoak ikusi behar; etzi, Lujanbio eta Agirreren txanda. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!