Gaur hasiko da Udaleko Zerbitzu Sozialak antolatutako Guraso Eskoletako aurreneko saioa; 0 eta 11 urte arteko umeen gurasoei zuzendua. Biterin izango da, 11:00etatik 12:30etara. Datozen egunetan saio gehiago izango dira, eta beste tailer bat hasiko da ostegunean, 12-18 urte artekoen gurasoentzako. Izenematea: 943 55 78 54 (Ana Goñi).