Merezitakoa lortu gabe, etxera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 30a, 01:00

Gogor hasi zuen partidua Alcobendasek, Las Terrazas zelaian. Eguerdiko 12:30etan hasi zen partidua, eta ordu laurdenera, hiru entsaio egin zituen.
Kosta egin zitzaion Herna­niri hasieran, erreakziona­tzea, baina maila ederra erakutsi zuen partidua bukatzerako. Hala ere, Alcobendasen fisikoak irabazi zuen atzokoan; 41 eta 12.
Bigarren zatian hobeto, baina ez nahikoa
Aurreneko 15 minutuak pasa eta hiru entsaioren kolpea jasota, Hernanik erantzun egin zuen, 32garren minutu­an; baita transformatu ere. 15 eta 7koari puntuak gehitu zizkion ordea berriro, Alcoben­da­sek: 33 eta 7.
Bigarren zatian etxekoek egin zuten aurrera berriro bi entsaio eta transformaziorekin: 36 eta 7. Hernanik 57ga­rren minutuan lortu zuen bi­garren entsaioa: 36 eta 12. Ha­la ere, oso ondo jokatu zuen, eta behin baino gehiagotan izan zen hirugarren entsaioa lortzeko puntuan. Alcobenda­sek ez zuen partidu txukuna jokatu, eta Her­nanik gehiago merezi zuen. Baina bi minuturen faltan beste entsaio bat jasanda, esku hutsik bueltatu zen etxera, 41 eta 12 galduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!