Irteera antolatu zuen iganderako, Etxeberriko Auzokide bizilagun elkarteak, Karrantzara joateko, Bizkaiara. 50 bat auzotar animatu ziren, eta bi ekintza izan zituzten gozagarri: Pozalaguako kobazuloak aurrena, eta Karpinabentura animalia basatien parkea ondoren.