Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren bueltan antolatutako ekitaldiek protagonismoa izango dute azaroan; oraingoz, ostiralerako Volar dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dituzte Berdintasun Kontseiluak eta Udal Berdintasun Arloak.
Horrez gain, bestelako filmak ere ikusi ahal izango dira: Handia iritsiko da Biterira, eta toki haundia hartuko du ezbairik gabe, asteazkenetik datorren astelehenera ikusi ahal izango baita, eta ostegunean solasaldia ere izango da.
Kultura, eztabaidagai
Azaroa kulturaren hilabete bihurtuko duen beste ekitaldi nabarmena izango da, kulturaren inguruko hausnarketa prozesua abiatuko dela herrian. Bi saio egingo dira azaroan.
Musika, patroia omentzeko
Bestalde, azaroa bete-betea dator Haur Antzerkia, Mendizaleen Astea, Mintzodromoa, Bizilagunak ekimema... eta bestelako hainbat ekitaldirekin. Baina leku nabarmena izango duena, noski, musika izango da; Santa Zezilia eguna 22a denez, hainbat kontzertu eta ekitaldi egingo dituzte herriko musika taldeek.
Azkenik, antzerkiak hartuko du protagonismoa, antzerki zikloan; azaroaren 13an jarriko dira salgai, sarrerak.
AZAROKO KULTUR AGENDA
1 Jardunaldi Antiespezistak, Kontrakantxa Gaztetxean. Askekintza. 17:00etan hitzaldia; 18:00etan proiekzioa; 19:30etan mahai-ingurua; 20:30etan afaria eta trailer baten estreinaldia.
1-6 Handia filma Biterin.
Azaroak 1, 19:30.
Azaroak 2, 19:30; filma, eta ondoren, solasaldia Jon Garaño zuzendariarekin eta Eneko Sagardoy eta Iñigo Aranburu aktoreekin, Iurre Telleriak gidatuta.
Azaroak 3, 22:30.
Azaroak 4, 19:30 eta 22:30.
Azaroak 5, 19:30.
Azaroak 6, 16:30.
3 Volar dokumentala, 19:00etan Biterin, A25aren harira.
4 Kulturaren inguruko hausnarketa. Aurkezpen saioa, 10:00etan Biterin.
11 Amour, Haur Antzerkia 12:00etan Biterin. Sarrerak salgai 2tik.
11 Bigarren Eskuko Azoka, 10:00-14:00, Urbietan edo Atsegindegin.
11 Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berritik abiatuta.
11 Erromeria, 18:30etan Plaza Berrin edo Atsegindegin.
13-17 Mendizaleen Astea, Biterin.
16, 23 eta 30ean Zinema Euskaraz, 18:30etan Sandiusterrin. Dobera Euskara Elkartea.
18 Goiz Eguzki abesbatza kalez kale, 12:00etatik aurrera.
18 Santa Zeziliako emanaldia, Hernani eta inguruko txistulariekin, tronpeta joleekin eta Ttarla dantza taldearekin, 12:30etan Kaxkoan.
19 Bizilagunak ekimena. Amher.
21 Musikalean. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak, 17:30etan.
22 Santa Zezilia eguneko kontzertua, 18:30etan Sandiusterrin. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak.
23-25 II. Sagardo Foruma. Hitzaldiak sagarra, sagardoa eta sagardotegiei buruz eta Nazioarteko Sagardoen Lehiaketa, Orona Ideon.
24 Santa Zezilia kontzertua: Kantuz abesbatza eta Hernasax, 19:30etan Biterin.
25 Kulturaren inguruko hausnarketa. Diagnostikoa partekatzea, 10:00etan Biterin.
26 Santa Zeziliako kontzertua. Musika Banda, 12:45etan arkupeetan.
28 Ipuin kontaketa Biterin; 17:30etan 3-4 urtekoentzat; 18:00etan 5-7 urtekoentzat.
30 Akordeoi entzunaldia, 17:30etan Milagrosan.
30 Mintzodromoa Biterin, 10:00-11:00 eta 18:00-19:00.
30 Mahai-ingurua 19:00etan Biterin: Konpromisoa emakumeon begiradatik. Bego Uharte, Lurdes Mendinueta, Aminata Diop.
Hernani’n Musik
9 Maider Zabalegi. 20:00etan, Biterin. Sarrerak salgai azaroaren 2tik.
ANTZERKI ZIKLOA
21 Último tren a Treblinka. Vaiven teatroa. Gaztelaniaz, 20:00etan Biterin.
22 Treblinkara azken trena. Vaiven teatroa. Euskeraz. 20:00etan Biterin.
23 Ez dok hiru. Tartean teatroa. Euskeraz, 20:00etan Biterin.
*Sarrera guztiak salgai azaroaren 13tik aurrera.
Literatur solasaldiak
8 En la belleza ajena, Adam Zagajewski. Amaia Garciak gidatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Udal Liburutegian.
14 Pausoa noiz luzatu, Andoni Egaña. Ane Mayozek gidatuta, euskeraz. 19:30etan, Udal Liburutegian.
ERAKUSKETAK
9 Eskultura eta pintura erakusketaren bukaera. Paula Garcia Fernandezen lanak. Biterin.
13-abn.1 Argazkiak Hernaniko Argazki Foruma elkartea. Biterin. Inaugurazioa azaroak 13, 19:30.
GAZTELEKUA
4-18 Txuri Urdin izotz jauregira irteera. Izena eman behar da.
9 Emojistorioak (Euskara jolasa), 17:30etan.
12 Ikuslearen eguna (zinema). 17:30.
17 Autodefentsa Feminista tailerra, 17:00-20:00 Plaza Feministan, DBH4 eta batxilergoko mailetako ikasleentzat. Izenematea, azaroaren 2tik 10era Gaztelekuan edo 943 33 32 12 telefonoan.
21-26 Emaiozu buelta indarkeriari astea.
26 Wii txapelketa. 17:30.