Txantxillako auzoa eta Axalaenea, ate-zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 29a, 02:00

Krosarekin eman zioten hasiera atzo, Txantxillako festetako bigarren egunari; Santa Barba­ra igo eta jaitsi azkarren egin zuten, hu­rrenez hurren, Haritz Zu­billa­gak, Iñigo Gurrutxagak eta Gorka Lopez de Arregik, eta nesketan Mara Olazabalek, Ainhi­tze Ka­lon­jek eta Ainhoa Arrutik. Jea­nne­tte Juan Domin­gue­zek omenaldia jaso zuen gero, Axa­lae­ne­an beti ateak zabalik eta lagun­tzeko prest agertu izanagatik, eta ari­ma hori kalejiran auzora zabalduz bukatu zuten arratsaldean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!