Hasi du denboraldi berria, CD Hernani Atletismo Klubak. Ostegunean egin zuten aurkezpen ekitaldia, atletismo pistan bertan, eta han izan zen Martxelo Otamendi, CD Hernaniko lehendakaria, atletei diplomak banatzen.
30 diplomatik gora
Urtero, denboraldia hasterako, azken denboraldiko errepasoa egiten du klubak. Horrela, kadeteen mailatik hasi eta helduenetara arte, 30 diploma baino gehiago banatu zituzten, partehartzaileen artean. Horien artean, nabarmentzekoa izan zen Aitor Urkia jubenilari egin zioten errekonozimendua. Izan ere, 5kg-tako mailu jaurtiketan Euskadiko errekorra lortua du. Seguru denboraldi berrian ere sorpresak izango direla.