Odola emateagatik eskerrak, 22 hernaniarri

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 29a, 02:00

Bazkaritan bilduko dira gaur odol emaileak Oriako ordez­ka­ri­tzak deituta. Eguer­diko 13:15e­­tan Urnietako Oianumen elkartuko dira, eta 13:30etan do­minak jasota, 14:30etan bazkaldu egingo dute.
Hainbat herritako odol-emai­leak omenduko dituzte, eta tar­tean, hernaniarrak: 22, guz­ti­ra. Era berean, aurreko igan­de­an Donostialdeko Odol Emai­le­en bazkaritara deitu zituzten Su­­sana Aurkia, Fran Ri­vero eta Alfredo Ruiz astigartarrak.

22 hernaniarrek, 25 estrakzio baino gehiago
Hernaniarren artean, 25 aldiz baino gehiagotan odola eman dutenak dira Jose Luis Anso­rena, Garbiñe Zabala, Dolores Nu­ñez, Vanesa Garcia, Juan­txo Lujanbio, Mikel Elizalde, Ma­ria Gutierrez, Enrique Va­ro­na, Aritz Illarramendi, eta Ur­tzi Irazusta.
40 estrakziotik gora egitea­ga­tik dominak jasoko dituz­te­nak, berriz, izango dira Conchi Ormazabal eta Miren Elixabe­te Egizabal, eta 50etik gora egin­dakoak,  Jose Luis Loinaz, Carlos Hernandorena, Manolo Portillo, Jose Andres Iturralde, Emilio Caballero eta Jose An­gel Navarro.
Azkenik, 60 estrakzio baino gehiago egindakoa da Rosa Maria Lopez, eta 75etik gora egi­teagatik eskerrak emango zaiz­kie Jose Antonio Sorondo, Ja­vier Pastor, Jose Luis Mi­che­lena eta Maximo Valladolidi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!