«Orain arteko emakumeon lan eta ekimen ixildua argitara aterako dugu»

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 29a, 02:00

«Erreferentzialtasun fe­me­­ninoen falta» nabaritu, eta horri aurre egiteko hainbat eki­­men martxan jartzea era­baki du Hernaniko emaku­me talde batek. «Fabriketan ema­ku­meek egin zuten aurreneko grebaren, edo Enpar Pineda bezalako hernaniar errefe­ren­te baten berri ez daukagu ia».
Aurreneko hil honen ha­si­e­­ran elkartu ziren, Emakume hartu hitza eta ekintza. Plazara goazen! lelopean, eta mar­txo­ra arte, hainbat ekimen egi­te­ko prozesuari eman diote ha­sie­ra.

Bego Uharte, Lurdes Mendinueta eta Aminata Diop, mahainguruan
«Gure presentzia eta lana age­rian eta balio publikoan egon ez bada ere, eta historiatik baztertu nahi izan gaituzten arren, es­pazio askotan hartu dugu parte; baita egokitu ez zaizkigunetan ere. Gaurdanik orain arteko emakumeon lan eta ekimen ixildua argitara aterako dugu», azaldu zuten aurreneko bileran.
Hemendik aurrera egingo diren ekimenen berri pix­ka­na­ka emango dute, eta parte hartzera dei egin dituzte ema­ku­meak. Hurrengo zita, aza­roa­ren 30ean izango da, Bi­te­rin 19:00etan; Bego Uharte, Lur­des Mendinue­ta eta Ami­na­ta Diop­ekin ma­hain­­gurua egin­go da: Kon­pro­mi­soa ema­kumeon be­gi­ra­datik. Mar­txora arte, berriz, lan­duko di­ra ema­ku­me­ek his­to­rian ze­har ja­san­dako tor­tura, me­mo­ria­ren trans­mi­si­oan, ixil­­peko erreferenteak edo­ ema­ku­meon lanari aitortza publikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!