Errausketarik ez

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 02:00

Jon Altuna Iza

 

Hondakinak etxean gaika sailkatu eta egoki bilduta, errefus gutxi sortuko dugu eta ez da erraustu beharrik izango. Gipuz­koan agintari berriek, ordea, bide hori alde batera utzi eta mila milioi eurotik gora gastatu nahi dituzte erraustegia eraikitzeko. Eraba­ki oso kaltegarria gure osasun eta ondasunarentzat.
Gipuzkoa ekonomikoki ito egingo du egitasmoak. Erraz esa­ten da mila milioi euro, bai­na kostata ordaindu. Gares­ti. Gipuz­koarrok ordainduko dugu oso osorik, tasa eta zergen bidez, ondorengo hamarkadetan. Eta bada diru hori zer­tan erabili. Arnasa behar du­gu, are gehiago, krisi garaian.
Erraustegiak, gainera, ku­tsa­tu egiten du. Osasunaren­tza­ko oso kaltegarria den ke eta gai to­xi­koak isurtzen ditu. Ondo­rioz, erraustegiaren on­do­an bizi direnek minbizia gara­tzeko arrisku handiagoa izango dute. Hainbat mediku txostenek egiaztatu dute hori.
Horregatik diogu, burua duenak ez duela etxe ondoan erraus­tegirik nahi. Eta bihotza duenak, inon ere ez. Osasu­na­ren alde eta errausketaren aur­­ka gaudenak, Donostian kateatuko gara, igande eguerdian, elkarrekin. Etorri zaitez zu ere.
Hernanin atez ateko bilketarekin ehuneko 80 birziklatzen dugu eta eredugarriak gara Euro­pan. Hori da bidea, Zero Zabor, alegia. Etxean egindako ahalegin txikiak onura handia dakarkio denon osasun eta ondasunari. Zabaldu dezagun gure eredua, ez dezatela gure etorkizuna hipotekatu eta gure ondorengoena arriskuan jarri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!