Hernaniko Palisten klubak egiten duen lanak fruituak ematen jarraitzen du. Iñaki Esnal hernaniarra eta Amaia Araiztegi eta Patri Espinar, denak Hernaniko klubeko jokalariak, Euskal Selekzioarekin ariko dira Kolonbian, One Wall txapelketan. Laster jakinaraziko dituzte xehetasun gehiago.