Mozorro, oihu eta ikara festa, Zikuñaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 01:00

Ederki pasako zuten askok, eta beldurrak akabatzen egongo ziren beste hainbat, joan den igandean, Zikuñaga auzoan. Asteartean zen Halloween gaua, baina asteburuan ospatu zuten auzotarrek, laberinto beldurgarriarekin. Oihurik ez zen faltatu! Xaguxarrak, momiak, armiarma sareak, zombiak... Edozer topatu zezakeen barruan, sartzera ausartzen zenak. Auzotarrek ere, mozorro ederrak prestatu zituzten zitarako!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!