Beste sei partida izan zituen Hernaniko Xake Txapelketan, hirugarren jardunaldiak. Garaipena lortu zuten Navascuesek, Martiarenak, Oxanek eta Mikel Benitok; eta berdindu egin zuten Pinillak eta Mikel Zubiak, eta Erdoziok eta Udo Esnaolak. Hiru partidak irabazita da Navascues, eta bera da liderra; sei jokalari dauzka puntu batera.