Herniarrak lehian gaurtik, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 28a, 02:00

Hernaniko Palistek lan gehiago edukiko dute gaurtik aurrera; gaur bertan hasiko baita Emakumea Pilotari Txapelketa.
Aurreneko partiduak Asti­garragan jokatuko dira, gaur bertan hasita. Arratsaldeko 16:00etatin aurrera, bost partidu jokatuko dira; bi aurreneko mailakoak, eta beste hiru, bigarren mailakoak. Batean eta bestean izango dira hernaniarrak.

Bost partidu, txapelketari hasiera emateko
Guztira, gaurkoan bost partidu jokatuko dira, eta horietatik hirutan ariko dira hernaniarrak: aurreneko mailan, Irazustabarrenak Murua­re­kin jokatuko du, Garmendia eta Arrillagaren kontra; eta bigarren mailan, batetik, Irigoien ariko da Olanorekin, Rodas-Beldarrainen aurka, eta Tejedor Mungiarekin, Etxegia eta Lopetegiren aurka.
Beste bi partiduak ondorengoak izango dira: aurreneko mailan, Otaegi-Erasun, La­rrate-Maizaren aurka; eta bi­ga­rren mailan, Ontsalo-La­sar­te, Galarreta-Agirreren kontra.

Abendura arte
Lehia abenduan bukatuko da; finalerdiak Hernanin izango dira, abenduaren 2an, eta finala, berriz, Tolosan, abenduaren 16an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!