Udalak datorren astean onartuko ditu diru-laguntzak arautzeko oinarriak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 28a, 02:00

Martxan da, dagoeneko, kale arte sorkuntzaren 2017ko deialdia, eta Udalak datorren as­tean onartuko ditu diru-laguntzak arautzeko oinarriak.
Halaxe jakitera eman zuen atzo Koro Etxeberria kulturako zinegotzi­ak; diru-laguntza 10.000 euro­koa izango da eta proiektu bakoitzeko, gehienez, 6.000 eurokoa. Egitasmoaren helbu­ru nagusia sortzaileak eta artistak bultzatzea denez, horien lana aurrekontuaren %10arekin baloratuko da.

Pasa den urteko irabazleak
Era berean, 2016ko irabazleen aurkezpena ere egin zen atzo. Hortaz, Ainara Azpiazuk mural bat egingo du Tilosetako frontiseko atzeko paretan, eta Airor Ruiz de Eginok, berriz, Atarrabiyo eta Ave Maria parkeetan jartzeko eskultura bana. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!