Bronxen sortua den hip hop mugimendu kulturalak erabateko protagonismoa hartuko du gaur egun osoan zehar Tilosetan.
Izan ere, Hernaniko Molotoff Irrati Libreak Hip Hop Eguna antolatu du. Eguerdian hasi eta gaueko ordu txikietaraino hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango da, eta euria egiten badu Atsegindegin antolatuko dira ekintza horiek guztiak, Tilosetan beharrean.
Musika, tailerra eta beste
Eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak bitarte, dj saio paregabea eskainiko dute Nathan eta Dj Sax bikoak. Arratsaldean, berriz, 16:30etatik aurrera graffiti erakusketa eta Break Dance tailerra antolatu dira. David Txinodantzariren eskutik,
iluntzeko 20:00ak arte luzatuko dira. Eta, eguna borobiltzeko, gauean hainbat kontzertu izango dira: Nizuri tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai eta Parasitos XXL. Kontzertuok, gaueko 21:00etan hasiko dira, egun osoko soinua Righeous Way Sound System-ek jarriko du.