‘Volar’ dokumentala bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 2a, 01:00

Azaroaren 25ari, Emakumeen­ganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira, bihar jarri dute aurreneko zita, Berdintasun Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun Sailak. Volar dokumentala jarriko dute Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Bertha Gaztelumendik zuzenduta, bertan jasotzen dira genero indarkeria jasan dute bederatzi emakumeren testigantzak. Horietako bi, Biterin egongo dira, eta solaserako tartea egingo dute bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!