Udaleko Zerbitzu Sozialen Sailak urtero antolatzen ditu gurasoei zuzendutako tailerrak, prebentzio alorrean egiten diren ekintzei lotuta.
Aurtengoak martxan izango dira, bihartik aurrera. 0 eta 11 urteko seme-alaben gurasoei zuzendutakoa, bihar eta azaroaren 6, 13, 20 eta 27an emango da, 11:00etatik 12:30etara, eta 12 eta 18 urte artekoen gurasoei zuzendutakoa, azaroaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean, 19:00etatik 20:30etara; denak, Biterin.
Seme-alaben heziketarako tresnak
Ikastaroen helburua da gurasoei tresnak ematea, seme-alaben heziketan inplikazioa hobetzeko eta haurren garapena eta ongizatea sustatzeko.
Besteak beste, landuko dira haurren garapena, komunikazioa eta emozioak, jendarte aldaketak, dependentzia berriak...
Parte-hartzeko, izena eman
Ikastaroetan parte-hartzea librea da, baina izena eman behar da, 943 55 78 54 telefonoan (Ana Goñi) edo Zerbitzu Sozialetako egoitzan.