Francesc Matas, Asociación Acuerdo de Esquerra por la República Catalana elkarteko lehendakariordea Hernanin zen atzo Gure Esku Dagok gonbidatuta, Puigdemont presidenteak Kataluniako Errepublika aldarrikatu eta ordu batzuetara. «Gora Kataluniar Errepublika! Eta gora Euskal Errepublika! Laster esan ahal izatea espero dugu!» zioen, txalo zaparrada artean, eta emozionatuta. Halako momentu historiko batean, Hernanira etorri izana eskertu zioten.
Frankismoa bukatu eta, errepublikaren alde borrokatu arren, monarkia jartzen zela ikusteak eragindako «bihotzeko mina pixka bat sendatu» zaiola azpimarratu zuen, ilusioz.