15 urte baino gehiago daramatza Hernaniko Yaben ingeleseko ikastegiak, hernaniarrak etorkizunerako prestatzen. Eta ehundaka dira, urte hauetan, bertatik igaro direnak; horietako askok, lan eta bizi egiten dute ingelesez. Horregatik, konfiantza daukate bere lanean.
Ondo aztertutako formakuntza sistema baita, gainera, erabiltzen dutena. Milimetroan neurtuta daukate mailakatzea, helburu garbi batekin: ikasleak hiru hizkuntza menperatuz joatea unibertsitatera, C1 edo C2 tituluekin; EGA eta ingelesezko EGA edukita, alegia.
Serio hartzen dute ikasketa prozesua, kontutan hartuta astean bi aldiz joaten direla ikasleak; baina badakite denbora horretan, lortu behar dutela erabat menperatzea ingelesa, hitzez zein idatziz. Guztik ez dituzte titulu ofizialak lortu nahi izaten; baina hala ere, guztiek erritmo berdina jarraitzen dute, uneoro jakiteko zein mailatan dauden, beste akademia batera aldatu edo atzerrian ikastaroak egin nahi badute.
Badakite ikastolako azterketak gainditzera mugatzea ez dela etorkizunerako bidea, galdu egiten baita unibertsitatean edo lan munduan eskatzen den maila lortzeko aukera.
YABEN KIDS
Txikitatik ingelesa ikasten, modu dibertigarrian
Ohiko akademia bat baino gehiago da Yaben. Garai batean, 5-6 urterekin hartzen zituzten haurrak, eta beti zeukaten ideia bat buruan: idazten ikasi baino lehen hasiko balira akademiara joaten, hobeto ahoskatzen ikasiko luketela, eta baita hizkuntzaren oinarrizko ezagutza handiagoa lortu.
Horregatik sortu zuten Yaben Kids. 3 urterekin hasten dira haurrak bertan, pantalla interaktiboekin, maskotekin eta liburuarekin lotutako jolasekin. Aplikazio bat ere badaukate, etxean jolastu eta kantatzeko.
Txoko sistema berezi bat daukate, jarduera guztiak bertan egiteko, eta komuna egokituta daukate, txikienentzat. Azken finean, ondo pasatzen dute Yaben Kidsen, eta testuinguru egokienean ikasten duten, punta-puntako teknologiarekin.
Cambridgekin, uneoro harreman estuan
Yaben ikastegiaren emaitza onak eta egindako ibilbide oparoa kontutan hartuta, English Partner Cambridgeko unibertsitatearen ikastegi baimendua izendatu zuten. Horrela, uneoro harreman estua daukate: zuzenean jasotzen dute informazio eguneratua, eta Yabeneko irakasleek urtero jasotzen dute formakuntza, kalitate estandarrak bete ditzaten, ikasleak tituluetara bideratzeko; hortaz, presta-kuntza bikaina daukate. Gainera, aldiro jasotzen dute Cambridgeko materiala, klaseak emateko.
Online ere, bere txokoa dauka Yabenek, Cambridgekin zuzeneko harremana izateko, eta ikasleen emaitzak ikusteko. Gainera, aprobatuen portzentaia oso altua izan behar dute, zentro baimendua izateko; horregatik, ikasle bakoitza garrantzitsua da beraientzat, haien lorpenak, Yabenenak ere badirelako.
KURTSOAK
IRAILETIK EKAINERA
Maila guztiak, 3 urtetatik helduetara.
Ikastetxeetan eskolaz kanpoko kurtsoak.
Enpresak (business English)
UZTAILAN INTENTSIBOA
Adin guztikoentzat intentsiboak, goizero.
FCE, CAE, CPE titulazioak, intentsiboa goizero.