Depresio eta ­antsietateari buruz, ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 15a, 01:00

Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialak Lahar elkargoarekin batera, Pertsona nagusiengan depresioa eta antsietate nahasmena ikastaroa antolatu du. Ikastaroa azaroaren 20, 21 eta 22an Biterin izango da, 16:30etatik 19:30etara. Parte hartzeko 943 55 78 54 telefonora deitu edo zerbitzu sozialetako bulegoetatik pasa behar da. Hernanin mendekotasun duten 455 pertsonen zaintzaileei bidali zaie ikastaroaren gaineko informazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!