Goizuetan lan eta bizi dinamika jarri dute martxan, Goizuetako Udalak eta Cederna Garalurrek elkarlanean. Hainbat saio izanen ditu, eta aurrenekoa, azaroaren 7an eginen dute. Udaletxeko ganbaran izanen da, arratsaldeko 18:30etan.
Aurreneko saio horretan, beste esperientzia batzuk ezagutuko dituzte, beste toki batzuetan sortu dituzten negozio, dinamika, enpresa, kooperatiba, lanketa, proiektu... Bertan egonen dira Juanjo Elizalde, Maingenea arrautzak eta betizu-haragi ekologikoko enpresaren sortzailea; eta Ernaitzu kooperatibako kideak.
Dinamikaren abiapuntua izan da, Etxebizitza Batzordeak egindako inkestaren emaitzetan, azpimarratzen zela herrian lan falta zegoela.