Sukaldaritza ikastaroa, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 28a, 02:00

Sukaldaritza ikastaroa anto­latu du Umore Ona elkarteak, azarorako. Fagollagako Mari Angeles Huicik eskainiko du, eta hiru saio izanen dira, aste­azkenetan: azaroa­ren 15ean, 22an eta 29an. Arra­tsal­dez iza­nen dira hiru saioak, 18:00etan hasi eta 20:00etara bitarte.

Izenematea, Amaian
Apuntatzeko epea zabalik dago, eta datorren asteartea, urriak 31, da azkeneko eguna. Amaia kafetegian eman behar da izena: 30 euro dira Umore Ona elkarteko bazkideentzat, eta 35 euro gainerakoentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!