San Martin egunean gaur, Plazan Dantzak eta Patxuko Nice taldea

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 11a, 01:00

GOIZUETAKO Udazken Kultu­ralak ez du etenik, eta asteburu honetan ere, ez da mugimendurik fal­­ta­ko. Hiru ekitaldi nagusi antolatu dira gaurko eta biharko.  San Martin eguna beti izaten da berezia.
Protagonismoa batez ere musikak izanen du, batez ere gaur. Hasteko Mikel Lasarte­rekin, Umore Ona dantza taldearen eskutik, Plaza dantzak eginen dira, 11:00etatik 13:00­etara. Goiza pasatzeko plan ederra. Gauean berriz, Patxuko Nice taldearen kontzertua an­­tolatu du Gazte Asanbladak, gaz­tetxean, 23:00etatik aurrera.
Bihar erreleboa gaztetxoagoek hartuko dute. Horrela, arra­tsaldeko 17:00etan, Pello Añor­gak ipuinak kontatuko dizkie goizuetarrei udaletxeko ganbaran. 
Datorren ostiralean egin beharreko antzezlanari dagokionez, berriz, Zera... Nola esango dizut, bada? izenekoa, atzeratu egin da eta oraindik ez dago datarik. Ganbaran Teresa Lopez de Munain eta Garazi Olaizolak antzeztu beharrekoa da. Jakinaraziko da, data berria.

Jubilatuen Egunean giro eta umore ona
Pasa den asteburuan txokolatada eta jokoak izan ziren eta Jubilatuen Eguna bi egunetan zehar luzatu zen giro ederrean. Truk eta mus txa­pelketak izan ziren Umore Ona El­kartean. Eta igandean Meza Nagusia, pilota partiduak eta bazkaria. 

AZARO KULTURALA

GAUR 
AZAROAK 11, larunbata
Plaza dantzak, Mikel Lasarterekin, Umore Ona dantza taldearen eskutik. 11:00etatik 13:00etara.
Patxuko Nice taldearen kon­tzertua, 23:00etan gazte­txean, Gazte Asanbladaren eskutik.
BIHAR
AZAROAK 12, igandea

Pello Añorga ipuin kontalaria, 17:00etan udaletxeko Ganbaran.
AZAROAK 18, larunbata
‘Katarrapikaka!’ lehiaketa.
AZAROAK 24, ostirala
Artantxuriketan, 18:30etan eskolako jangelan.
AZAROAK 25, larunbata
Feri eguna.
ABENDUAK 2, larunbata
‘Errefuxiatuak’ hitzaldia, Luzia Etxeberria Nafarroako Brigada taldeko kidearen eskutik. 11:00etan, ganbaran.
ABENDUAK 3
Harria. Maitasun Istorioa. Iñaki Perurena. Kontakizuna eta erakustaldia. Eskolako jangelan, arratsaldeko 18:00etan.
ABENDUAK 16
Turroi eta mazapan ikastaroa, Eskolako jangelan, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
EGUNIK GABE
‘Zera... Nola esango dizut, bada?’ an­tzezlana, 18:30etan udaletxeko Ganbaran. Teresa L. de Munain eta Garazi Olaizola.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!