Aurrera egiten ari da Hernaniko Xake Txapelketa. Haurren 4garren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte bihar, eta helduek 3garren jardunaldikoak; denak 16:00etan hasiko dira, Kixkalen.
Helduen artean, hauek jokatuko dute: Corral-Navascues; Pinilla-Mikel Zubia; Erdozio-Udo Esnaola; Martiarena-Joseba Goikoetxea; Oxan-JR Altuna; eta Ander Elosegi-Mikel Benito. Oraingoz, Navascues dijoa aurretik, baina beste bost jokalari ditu atzetik, puntu erdiko aldearekin.