Mirandaola burdinolara bisita, gaurko plana

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 28a, 02:00

Martxa ederra hartu du Ere­ñotzun, aurreko astean hasi zen Udazken Kulturalak. Dago­eneko osatu ditu bost zita, eta seigarrena izango dute gaur­koa, auzotarrek.
Egun osoko plana prestatu dute, gainera. Legazpiko Miran­daola burdinolara egingo dute bisita goizean, eta Zerainen bazkalduko dute gero. Auto­bu­sez egingo dituzte joan-etorriak. Joan nahi dutenek, hori bai, aurrez zeukaten txartelak erosi beharra: autobusa, burdinolara sarrera eta bazkaria, helduek 30 euro, haurrek 15 euro, eta 2 urtetik beherakoek doan, baina txartela hartuta haiek ere.

Urumeako fauna eta florari buruz, erakusketa
Festa giroa izan zen nagusi Ereñotzun, aurreko asteburuan, urteroko bi zitarekin. Batetik, giro ederrean egin zuten Ara­nora igoera, bizikleta hartuta, Ereñotzuko semaforotik. Eta bestetik, auzoko festa ospatu zuten igandean, frontoian.
Ezagutza, esperientzia eta bizipenak izan dira, aldiz, aste honetako bi saioen ildoa: Eli Pagolak eta Eneka Gorrotxa­tegik Hego Ame­rikan egindako bidaiaren irudi emanaldia (aurreko astean atze­­ratu zena); eta Hernaniko eta inguruetako anfibio eta narrastien gida-liburuaren aurkez­pena, Egoitz Alkorta eta Iñaki Sanz-Azkue­ren eskutik.
Bigarren horren haritik joko du datorren osteguneko saioak ere: Urumeako fauna eta flora argazki erakusketa jarriko du Haritzalde Natur Taldeak, Auzo Udaleko aretoan, azaroaren 23ra arte; eta erakusketaren aurkez­pena egingo dute oste­gu­nean, azaroaren 2an, arra­tsal­deko 19:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!